"5 urte daramatzagu PSOErekin hitz egiten", agertu dio Pernando Barrenak Euskadi Irratiari. "Elkarrizketa horietan alderdi sozialistak esaten zigun distentsio egoera batean, su-eten egoera atean, eztabaida politikoa osotasunean aurrera eramatea posible izango dela. Su-etenetik bost hilabletera, rodea, denak berdin jarraitzen du: Batasunak ilegal jarraiten du, presoen sakabanetak bere horretan... Larriena zera da, ordea: su-etenean izan arren, PSOEk ez dituela galdu gadlu beharreko beldur guztiak politikaz hitzegiteko, eta alderdien mahairen bidez eskema politikoa martxan jartzeko".
Ildo horretatik, Batasuna legelizatzeko ardura PSOEk duela ziurtatu du. "Argi dago legea helburu politikoekin erabiltzen dutela. Batasuna estigmatizatzeko eta ilegalizatzeko erabili dute. Beraz, une honetan diskurtso logikoa da esatea Alderdien Legea aurrera ateratzen hainbeste lagundu zuen alderdiak, orain agintean egonik, eman beharko lituzkeela urratsak aukera politiko guztiek berdintasunean politikan parte hartzeko aukera izan dezaten".
Politika
PSOE ez dela ari agindutakoa betetzen salatu du Barrenak
Batasunak 5 urte daramatzala PSOErekin hizketan berretsi du Pernando Barrena mahaikideak. Elkarrizketa horietan su-eten egoera batez mintzatu izan direnean sozialistek hainbat gauza agindu izan dituztela agertu du, baina, orain, su-etena iritsi denean, ez direla ari betetzen salatu du. Guztien artean larriena alderdien mahaia abian ez jartzea dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu