Espainiako Kongresuko mahaiaren egitekoa lege proposamenak "Konstituzioaren eta Estatutuaren aginduak" betetze ote dituen aztertzea da. Horren arabera, lege proposamena tramitera onartu edo ez erabaki behar da, gehiengoz.
PSOEk dio, beraz, mahaiari "ez dagokiola" Estatutu Berrirako Proposamenaren edukiak aztertzea, eta beraz, PSOEk, eztabaida ez duela oztopatuko jakinarazi dute, lege baldintzak betetzen baditu, behintzat.
Bestela egingo balute, "eztabida oztopatuko" luketela iritzi diote PSOEkoek, eta eztabaida horri ez diotela "inolako beldurrik" azpimarratu dute.
PPk berriz, argi esan du, beraiek Kongresuko Mahaian ezezko boza emango dutela. Espainiako Kongresuan PPren ordezkari Eduardo Zaplanak esan duenez, "ekimen zatitzaile" baten kontrako jarrera "koherentea" da hori.
Estatutu Berrirako Proposamena
PSOE 'Ibarretxeren plana' eztabaidatzearen alde azalduko da, lege baldintzak betetzen baditu
Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenak legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, hura eztabaidatzeraren alde bozkatuko du PSOEk Kongresuko Mahaian, legebiltzar horretan PSOEren bozeramaile Diego Lopez Garridok esan duenez. Izan ere, Garridok azpimarratu duenez, Mahai hori ez da Espainiako Auzitegi Konstituzionala, eta beraz, "ez dagokio edukia aztertzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu