"PSOEk positiboki baloratzen du su-eten iraunkorra iragartzeko ETAren gaurko agiria. Albiste ona da guztiontzako indarkeria behin betiko Euskaditik eta Espaniatik desagertuko den ortzemuga begiztatzea", adierazi du Rubalcabak.
"Zuhurrak eta lasaiak izateko unea da, eta biktimekin gogoratzekoa,hitzek hainbeste denboran irrikatu ditugun ekintzen segida duten ikusteko zain egotekoa. Baina baita ere itxaropenerako unea da, eta inoiz baino gehiago indar politiko demokratikoak batuta egotekoa", bukatu du.
Erreakzioak / Espainiako eta frantziako eragileak
PSOE: "Itxaropenerako unea da"
Alferdo Perez Rubalcaba Espainiako Kongresuko PSOEren taldeko bozeramaileak agiri labur bat irakurri du, alderdiaren izenean ETAren su-etena baloratuz. Zuhur izan behar dela esan du, baina, era berean, albiste ona dela eta itxaropenerako uneak direla azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu