POlitika
PSOE Konstituzioaren defentsa "uzten" ari dela iritzi dio San Gilek
PPren EAEko lehendakari Maria San Gilek esan du ez duela onartzen "PP ETA deusezteak beldurtzen duela" esaterik. Izan ere, PSE-EEko koordinatzaile Rodolfo Aresek atzo esan zuen PSOEk ETA deusezteko beldurra duela PPk. San Gilek Radio Euskadin esan duenez, beraiei ez die inolako beldurrik ematen ETA deusezteak. Nolanahi ere, Espainiako Konstituzioaren defentsa "uztea" leporatu dio San Gilek PSOEri, eta "nazionalisten aurrean makurtzea".
San Gilek ez du onartzen PPk ETA suntsitzeko beldurra duela esterik. "Niri beldurra ematen didana zera da, alderdi sozialista huts egiten egotea, nazionalisten aurrean makurtzen ikustea. Alternatiba izateko aukera baztertu dute, eta modu lotsagarrian pasatu dira ETA suntsitzea nahi izatetik haiekin negoziatu nahi izatera", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu