PSOE zuzentzeko eskatu diote Patxi Lopezi

Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak esan du hainbat militantek egin diotela eskaera Jaurlaritzako lehendakariari, "baina hark ez du halako nahirik".

2011ko azaroaren 23a
17:35
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak gaur azaldu du PSOEko hainbat militantek alderdia zuzentzeko eskatu diotela Patxi Lopez PSEko idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. "Baina Lopezek ez du halako nahirik", esan du Pastorrek.

Frankismoaz geroztik emaitzarik txarrenak lortu zituen igandean PSOEk Espainiako hauteskundeetan —110 diputatu—, eta krisian dago alderdia. Jose Luis Rodriguez Zapatero idazkari nagusiak astelehenean esan zuen otsailerako deitu nahi duela PSOEko ohiko biltzarra. Larunbatean erabakiko dute data.

Pastorrek esan duenez, "Lopezek Espainia osoan eta PSOEn duen proiekzio politikoa oso garrantzitsua da, ikaragarrizko irudi positiboa du eta lidergo gaitasun handia".

Lopezek berak atzo zioen Jaurlaritzak legealdia agortuko duela. 2009ko martxoan izan ziren Eusko Legebiltzarrerako bozak, eta orduko maiatzetik da hura lehendakaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.