Ibarretxe Plana

PSOEk Espainiako Gobernuak Ibarretxe Planaren kontra egin nahi duen Zigor eraldaketaren aurrean helegitea aurkeztuko du

PSOEk "legea bete dadin" eskatu, eta Espainiko Gobernuak Ibarretxe Planari aurre egiteko bultzatutako Zigor Kodearen eraldaketan ez bozkatzea eskatu dio Legebiltzarrari, Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak honi buruzko epaia ematen ez duen bitartean.

2003ko abenduaren 11
19:40
Entzun
Alderdi sozialistak Legebiltzarreko Mahaiari eskatu dio atzo PPk Senatuan onartutako Arbitraje legea osatzen duten lege organikoaren zuzenketak, Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrari bidal diezaiola. Hartara, Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak honi buruzko iritzia eman dezake hurrengo osteguna baino lehen. Egun horretan proposamena Espainiako Legebiltzarrera bueltatzea eta behin betiko onartzea espero da. Halaxe azaldu du Alderdi Sozialistaren bozeramale Jesus Calderak. Honen ustez, bere taldearen proposamena onartzen bada, Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak honi buruzko txosten bat egin dezake abenduaren 19a baino lehen.

Calderak gaineratu duenez beraien proposamenak aurrera egiteko aukera gutxi du, PPek Legebiltzarraren Mahaiean gehiengoa duelako eta bere lehendakari Luisa Fernanda Rudik "Gobernuaren esanetara" dagoelako. Hau dela eta, egutegia aldatzen ez bada eta eraldaketa Legebiltzarrera ostegunean iristen bada, ziurrenik, atzo Senatuan gertatu zen bezala, bere "taldea eta oposizioko gainontzeko taldeek ez dute bozketan parte hartuko"esan du Calderak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.