PSOEk Espainiako Hezkuntza Itunetik joatea erabaki du

2018ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuan Hezkuntza Ituna adosten ari den taldetik atera da PSOE, Hezkuntzaren finantzaketaren harira izan dituzten eztabaiden ondorioz. Sozialistek murrizketak lehengoratzeko eskatu diote PPri. Horretarako, hezkuntzaren finantzaketa BPG barne produktu gordinaren %5 arte igo behar duela hausnartu dute. PPk hori onartzen duen arte ez dela itzuliko adierazi du Margarita Robles PSOEko diputatuak. Hezkuntzaren finantzaketa BPGaren %4,1 da egun, eta PPk %3,67 izatea iradoki du. Atzo bozkatu zituzten finantzaketari proposamenak. Ez zen bakar bat ere onartu, alderdiek ez zutelako akordiorik lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.