Gaur iritsi da Espainiako Kongresura PPk onartu nahi duen pentsioen erreforma, eta oposizioa guztia kontra agertu da aho batez. Helegitea aurkeztuko dute Epaitegi Konstituzionalean, baina helegitea aurkezteko unean batasun hori hautsi dute PSOEk eta UPD, ez baitiote Amaiurri hori sinatzen utzi.
ERCko parlamentariak haserre agertu dira betoarekin, eta Amaiurri sinatzen uzten ez badiote, eurek ere ez dutela sinatuko esan dute. Betoaren eraginez, ez da oposizioaren agerraldi bateraturik izan, ezta batasun hori erakutsiko duen argazkia ateratzeko aukerarik.
Onintza Enbeita Amaiurreko parlamentariak EAJren jarrera salatu du, betoak ez diola axola esateagatik: "Pentsiotaz hitz egin nahiko nuke nik, ez zeharkako kontuetaz", esan omen du Olabarria EAJkoak. "Zer da grabeagoa PSOEk eta UPDk gure kontrako betoa ezartzea, ala beste alderdiek, EAJk barne, betoa onartzea?", galdetu du Enbeitak Twitterren.