Askatasunak deituta elkarretaratzeak egingo dira gaur Euskal Herri osoan, "xantaia politikoaren kontra eta Iñaki berehala aska dezaten eskatuz".
Kandelak eskuetan hartuta kalera ateratzeko deia egin die Askatasunak herritarrei, "xantaia politikoaren kontra eta Iñaki De Juanaren kontra PSOEk ezarria duen
heriotza zigorrari aurre eginez".
Askatasunaren iritzian, "gatazkari benetako eta betirako konponbidea emango dion prozesu batek oinarri berriak" behar dituen arren, "argi eta ozen" esan behar da "oinarrizko eskubideak, edozein testuinguru politikotan errespetatuak izan behar direla".
Beraz, De Juana "berehala" askatzeko exijitu dute. Gainera, "inolako baldintzarik gabe, berehala aske utzi behar dituzte gaixorik diren preso politikoak. Berehala aske geratu behar dute kondena beterik ere espetxean dituzten 141 preso politikoak".
Jakinarazi dutenez, Jaen II espetxeko euskal presoak borrokan dira, joan den asteartetik, txandakako baraua eginez.
Politika
"PSOEk Iñaki De Juanari ezarritako heriotza zigorra" salatzeko elkarretaratzeak egingo dira gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu