Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

PSOEk irabazi ditu Espainiako hauteskundeak

Gaueko hamarrak eta zazpi minutu zirela aldarrikatu du Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak PSOEk irabazi dituela Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Une horretan, Espainiako Estatuko botoen %75 inguru zegoen zenbatuta, baina ordutik aurrera gauzak ez dira asko aldatu: 164 diputatu eskuratu ditu PSOEk (+39), eta 148rekin geratu da PP (-35). IUk jaitsiera nabarmena izan du, 9 diputatu baitzituen lehen eta 5 baino ez baititu eskuratu orain. Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak beren alderdiaren garaipena aldarrikatu du. IUkUne horretan, botoen %75 zegoen zenbatuta, eta proportzio horretan argia zen PSOEren garaipena. Une honetan, %83,04arekin ari da ematen datuak Espainiako Barne Ministerioa, eta datu horien arabera, 164 diputatu izango ditu PSOEk eta 148 izango ditu PPk. IUk, ostera, beherakada nabarmena izango du 5 diputatu baino ez ditu izango, aurreko legegintzaldian baino lau gutxiago.

2004ko martxoaren 14a
00:40
Entzun
10.853.024 boto jaso ditu PSOEk Espainiako Estatuan; hots, boz guztien %42,64, eta, ondorioz, Espainiako Kongresuan 164 diputatu izango ditu. Bi milioi boto gutxiago eskuratu ditu PPk: guztira, 9.581.042, eta boz denen %37,65.

Hauteskunde kanpainan PPk gehiengo osoa lortuko zuenetz izan da zalantza handienetako bat, eta, ondorioz, gaurko emaitzak porrot handia izan dira azken 8 urteetan Espainiako Gobernuan izan den alderdiarentzat.

Diputatu kopuruan jaitsiera nabarmena izan duen beste alderdia IU izan da: 9 jezarleku zituen lehenago, eta 5 baino ez ditu izango datorren legegintzaldian. Bototan 120.000 bat galdu ditu, eta boz guztien %4,96rekin geratu da.

CIU izan da beste galtzaileetako bat, 15 diputatu baitzituen lehenago eta 10 eskuratu baititu gaurko bozetan. Aitzitik, ERCren gorakada nabarmena izan da: diputatu bakarra izatetik 8ra igaro baita. CC Coalicion Canariak eta BNGk ere diputatu bana galdu dute.

Zehaztuz, honakoak dira emaitzak:

PSOE: 164 diputatu, botoen %42, 64

PP: 148 diputatu, botoen %37,65.

CIU: 10 diputatu, botoen %3,25

ERC: 8 diputatu, botoen %2,55.

EAJ: 7 diputatu, botoen %1,64.

IU: 5 diputatu, botoen %4,96.

CC: 3 diputatu, botoen %0,84.

BNG: 2 diputatu, botoen %0,81.

CHA: diputatu bat, botoen %0,37.

EA: diputpatu bat, botoen % 0,32.

Nafarroa Bai: diputatu bat, botoen %0,24.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.