PSOEk gaur baieztatu duenez, EAJri eta CiUri postu bana utziko die Espainiako Kongresuko Mahaian, "baldintzarik gabe". "Demokrazia indartu nahi dugu", esan du Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak, eta PPk ere postu bat utzi beharko luke, haren iritziz.
"Bihartik ikusiko dugu zein izango den PPren benetako borondatea legealdi berrian: elkarrizketari eusten dion edo konfrontazioaren alde egiten duen", adierazi du Blancok. Bihar osatuko da Kongresua.
PPk, baina, dagoeneko esan du ez duela Kongresuko eta Senatuko mahaietako posturik utziko.
PSOEk Kongresuko Mahaian bi postu utzi dizkie EAJri eta CiUri, "baldintzarik gabe"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu