PSOE Espainiako Gobernura iritsi zenetik zazpi hilabete pasa direnean, denbora horren balorazioa egin du Askatasunak. Azpimarratu dutenez, aurretik Espainiako Gobernuan egon zirenean eduki zuen jarrera berdina du PSOEk orain ere, Euskal Herriarekiko.
PP Gobernuan zegoenean indarrean jarri zituzten legeek indarrean jarraitzen dutela azpimarratu dute, eta beraz, ilegalizazioek bere horretan jarraitzen dutela.Euskal Presoen egoera ere ez dela hobetu salatu dute, eta torturak "aspaldiko gogorrenak" direla azpimarratu.
Galindo askatzea ere salatu du Askatasunak.
Hala ere,PSOEk ez du "Euskal Herriaren borrokarako grina zapuztuko errepresioa erabiliz", Askatasunaren iritzian.
Politika
PSOEk lehen agintean egon zenean bezala jokatzen du orain, Askatasunaren iritzian
Askatasunak salatu duenez, PSOEk aurretik Espainiako Gobernuan egon zenean izan zuen jarrera berdina du orain ere, Euskal Herriari dagokionean. PP Espainiako Gobernuan zegoenean indarrean jarritako legeek (Alderdien legea kasu) indarrean jarraitzen dutela salatu dute; presoen egoera ere ez dela konpondu nabarmendu dute; eta azkenaldian torturak "aspaldiko gogorrenak" izan direla aurpegiratu diote. Hala ere, "errepresioa erabiliz ez dutela Euskal Herria suntsituko" jakinarazi diote Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu