EAJKo GBB Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariaren ustez, eragile politiko gehienek uste zuten dagoeneko ETA menian egongo zela, eta, ondorioz, haienkalkulu eta dinamika politikoak zapuztu egin dira.
Hain justu, ingurumari horretan ulertzen du Egibarrek Conde-Pumpido fiskal nagusia (eta, ondorioz, Zapateroren Gobernua) Otegi espetxeratzearen alde agertzea: ETAren su-etena zetorrelakoan agertu dituzten jarrerei PPk egin diezaieken kritikei eusteko bide gisa. Testuinguru bertsuan ulertzen du Jose Blanco PSOEko antolakuntza idazkariak atzo Otegi solaskide dela ukatu izana.
Baina, hala ere, Otegi ez dela solaskide esatean PSOE "ziniko" izaten ari dela nabarmendu du Egibarrek, "Batasunari ez baina ETAri bai" solaskidetza aitortzen diotelako.
Espainiako Gobernuaren azkenaldiko urratsa horiek prozesuari kalte egin diezaioketela onartu du buruzagi jeltzaleak; areago, "erasotzat" jo ditu. Dena den, PSOEk arriskuak neurtuta izatea espero duela erantsi du.
ETAri dagokionez, su-etenaren iragarpenaren atzeratzeak erakunde armatu hori "denbora administratzen" ari dela esan nahi du Egibarren iduriko, "barnera begira eta beste eragileak baldintzatzeko". Hala ere, "sakoneko erabakia" dagoeneko hartuta dutela iritzi dio.
Politika
PSOEk PPren kritikei eusteko egin duela Otegi espetxeratzearen alde uste du Egibarrek
Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusia Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagia espetxeratzearen alde agertzeak Zapateroren Gobernuak zein PSOEk gai horrekiko duten jarrera islatzen du, Joseba Egibar buruzagi jeltzalearen iduriko. Kartzelatze horren alde agertuz PSOEk PPren kritikei aurre egin nahi duela iritzi dio. ETAren jardun armatuari dagokionez, su-etenaren atzeratzeak beste eragileak deseroso egotera eraman dituela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu