Jose Blanco PSOEko Antolakuntzako idazkariak uste du EAJk Jose Bono (PSOE) Espainiako Kongresuko presidente izatearen alde bozkatuko duela. Blancok Kongresuko alderdiekin bilerak egin ditu azkeneko egunetan -gaur egin du azkenekoa, PPrekin-, eta gustura dago EAJrekin izandakoaz, baita CiUrekin eginikoaz ere.
"Kongresuko eta Senatuko Mahai pluralak osatzeko akordioa lortzetik oso gertu gaude gaur", adierazi du PSOEko Antolakuntzako idazkariak. Haren arabera, EAJk Kongresuko Mahaian kide bat izango luke -PSOEko kide baten partez-, baldin eta Bonoren alde bozkatzen badu. CiUri ere beste aulki bat utziko lioke PSOEk.
Josu Erkoreka EAJko parlamentarioak gaur berretsi egin du bere alderdiak PSOErekin akordioa erdietsi nahi duela, "normalizazio politikorako oinarria jartzeko", eta "lehentasuna" ematen dio horri. "Bestela, konfrontazio politikoaren nolabaiteko estrategia hartuko dugu, betiere erakundeen arteko leialtasunaren kaltetan izan gabe".
Nafarroa Baik esan du ez duela Bonoren aldeko bozkatuko.
Politika
PSOEk uste du EAJk Bonoren alde bozkatuko duela
EAJk Espainiako Kongresuko Mahaian kide bat izango luke, eta Bono Kongresuko presidente izatearen alde azalduko litzateke bozketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu