PSOEren afiliatuen %51,7k bozkatu du larunbatean Pedro Sanchez idazkari nagusiak Ciudadanosekin aste honetan izenpetu duen akordioaren inguruan. Horietatik %78,97k adierazi diote babesa akordioari, eta %21,03 izan dira kontra agertu direnak. Akordioa sinatu ondoren jarri du bozketagai PSOEk. Babes handien PSEren afiliatuen artean izan da: %90,62. PSNkoen artean ere %82,69k bozkatu du alde. Katalunian %79,04k eman dio babesa.
Asteartean hasiko da Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatzeko inbestidura saioa. Sozialistek Ciudadanosen babesan izango dute, baina horiekin ere ez dira nahikoa izango ez gehiengo osoa lortzeko, ezta gehiengo sinplea lortzeko ere. PPk edo Podemosek abstenitu ezean, porrot egingo du Sanchezek presidente izateko saio honetan.