Kataluniako Estatutua

PSOEn Kataluniako Estatutua atzera bota nahi duten kide asko daudela dio Ramon Etxezarretak

Kataluniako Estatutu berriaren inguruan PSOE barruan desadostasun nabarmenak daudela onartu du Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko PSE-EEko zinegotziak. Etxezarretaren arabera, sentsibilitate politiko diferenteak elkarbizi dira PSOE barruan, eta sektore horietako batzuentzat urrunegi doan proiektu politikoa da Kataluniako Parlamentuan onartu dutena. Euskadi Irratiko politikarien solasaldian esan ditu horiek guztiak Etxezarretak.

2005eko urriaren 7a
10:38
Entzun
Mariano Raxoi PPko buruzagi nagusiak egin dituen adierazpen haritik egin du PSE-EEko kideak sektore diferenteei buruzko erreferentzia. Izan ere, PSOEko zenbait buruzagi Kataluniako Estatutua atzera botatzeko asmoz eurekin harremanetan jarri zirela esan zuen atzo Raxoik.

Hori hala denik ez duela sinesten agertu du Etxezarretak, baina, hala ere, onartu du PSOE barruan oso jarrera diferenteak daudela Kataluniako Estatutuaren inguruan, eta alderdi horretako hainbat kidek proiektua atzera bota nahi dutela.Dena den, Espainiako alderdi sozialistaren barruko barne eztabaida horiei garrantzia kendu die, eta nabarmendu du benetan garrantzitzitsua eta erabakigarria Espainiako Gobernuak hartzen duen jarrera dela.

Kataluniako Estatutuak ekar dezaken aldaketaren inguruan Espainian "beldur handia" sumatzen duela adierazi du, bereziki, 'nazio' hitzaren aipamenaren, eta antzerako lexiko arazoen inguruan. Hal ere, terminologiaz haratago, edukietan Kataluniako Estatutuak askoz ere ekarpen handiagoak egin dituela azpimarratu du Etxezarretak, eta horiei ez zaiela hainbeste erreparatzen. Izan ere, Etxezarretaren iduriko Kataluniako Estatutuaren zenbait zatitan independentzia eta autodeterminazio eskubidearen aitorpena suma daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.