Politika

PSOEren alde lerratzea egotzi dio EAk EAJri

Josu Jon Imaz jeltzalen lehendakariak ETAri "gehiegizko protagonismoa" eman diola iritzi dio Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak. Prozesuan aurrera egiteko PSOEk zein Batasunak urrats gutxi egin dituztela erantsi du.

2006ko abenduaren 5a
13:05
Entzun
EAko idazkari nagusia kritiko agertu da ETBko El Punto saioan Batasunarekin, PSOErekin, eta, batik bat, Imaz jeltzaleen presidenteak egunotan egin dituen adierazpenen harira, EAJrekin. Batasunari eta PSOEri konponbide prozesuan aurrera egiteko urratsik ez egitea egotzi die: "Elkarrizketa bidezko irtenbidearen alde egiten zuen Kongresuko adierazpena salbu, uste dut urrats gutxi egin dituela PSOEk. Baina Batasunaren munduak ere ez ditu eman, eta hor daudel kale erasoak", esan du.

EAJri, berriz, PSOEren alde lerratzea eta ETAri ez dagokion protagonismoa ematea leporatu dio Ziarretak. "[EAJ] gehiegi lerratzen ari da aldeetako baten aldera, eta beste aldearen kontra gehiegi tematzen. Zehazki, PSOEren aldera lerratzen", esan du.

EAJko zuzendaritzako presidente Imazek atzo esan zuen alderdien mahaia eratzeko akordioa oso hurbil egon zela, baina "ETAren esku-hartzeak" zapuztu zuela. Ziarretak iritzi dio adierazpen horien bidez "gehiegizko protagonismoa" eman diotela jeltzaleek ETAri: "ETAk esan du Batasunaren esku uzten duela mintzakidetza politikoa, beraz, zentra gaitezen mahai politikoan", galdegin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.