PSOEK bi konpromiso handi dauzkala esan du Zapaterok: batetik, Espainiako herritarren berdintasuma bermatzea, eta, bestetik, Espainia plurala babestea. Espainirako proposatzen duten estatu eredu berriarekin, bi auzi horiek uztartzen direla adierazi du. Halaber, "elkarrizketa eta parte-hartzea" eskaini ditu proposamena garatzeko.
PSOEko Lurralde Batzordeak gaur onartu duen agiriak autonomi estatutuen erreforma aurreikusten du Espainiako autonomien eredua "errealitate berrietara egokitzeko". Dena dela, aldaketa horiek guztiak Espainiako Konstituzioarekin bat datozela azpimarratu du Manuel Chaves alderdiko presidenteak, eta Konstituzioaren barruan sartzen ez den aldaketarik ez dutela inola ere onartuko. Batik bat, Konstituzioko 8. kapituluarekin kontraesanik sortzen duten aldaketa guztiak atzera botako dituztela nbarmendu du.
PSOEko Lurralde Batzordea alderdi horretako eskualdeetako idazkari nagusiek eta autonomi erkidegoetako presidenteek osatzen dute.
PSOEren batzarra Kantabrian
PSOEren estatu ereduari buruzko proposamena ahobatez onartu du alderdiko Lurralde Batzordeak
Santillana de Marko (Kantabria) batzarrean, PSOEko Lurralde Batzordeak ahobatez onartu du alderdiak aurkeztutako estatu eredu berria egituratzeko agiria. Proposamen hori "Espania pluralarentzako eta herritarren ongizaterako" eredurik onena dela azpimarratu du Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak, eta, ondorioz, "irmotasunez" defendituko dutela. Halaber, "elkarrizketarako" prest dagoela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu