politika

PSOEren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak egin dituzte Soraluzen

'PSOE=GAL' eta 'Non dago Jon?' mezuak idatzi dituzte Soledad del Bosque zinegotzi sozialistaren etxe azpian eta udaletxean, besteak beste.

2009ko irailaren 23a
11:39
Entzun
ETAren aldeko eta PSOEren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira gaur Soraluzen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Mezu horiek Soledad del Bosque zinegotzi sozialistaren etxe azpian, udaletxean eta kiroldegian egin dituzte, besteak beste.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, pintaketa horietan PSOE=GAL, Non dago Jon? eta zipaio hitza diana baten barruan sartuta margotu dituzte.

Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak erasoak salatu ditu eta "beldurra izan arren aurrera jarraituko" dutela jakinarazi du. "Ideiak hitzekin defenditzen dituztenen ondoan egongo gara beti", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.