PPk Espainiako agintea izan zuenean aurrera eraman zuen espetxe politikaren eta egun PSOEko gobernuak daramanaren artean ez dagoela "inolako alderik" iritzi dio Iñigo Urkullu EBBko bozeramaileak: "1998ko su-etenaren ondoren, egungo [Espainiako] Gobernuarenaren oso berdintsua zen espetxe politika egin zuen PPk". Hala eta guztiz ere, ez batzuek ez besteek ez dutela "Konstituzioaren espriitua eta espetxe legea" betetzen kritikatu du, eta Eusko Legebiltzarrak kartzela politika aldatzeko hainbat eskakizun onartu dituela oroitarazi. RNE Espainiako irrati publikoan egin ditu adierazpen horiek Urkulluk.
Horrez gain, Euskal Herriko gatazka ez dela "terrorismo auzi hutsa" esan du jeltzaleen bozeramaileak, eta, beraz, ezinezkoa dela polizia neurri hutsekin konpontzea. Horregatik, "elkarbizitza normalizatua lortzeko bidea leuntzeko" ahalegina egin behar dela iritzi dio.
Logika horretatik kanpo ikusten ditu Urkulluk, ordea, PP eta Batasuna, Lehendabizikoak hauteskunde klabean ari direla iritzi dio, eta, botoak lortzearren politika egiteko molde bortitza darabiltela. Batasunari, eta, ezker abertzaleari, oro har, indarkeriaren kontrako jarrera argia eskatu dio, hartara hauteskundeetara aurkezteko modua izan dezan.
Presoak
PSOEren eta PPren espetxe politikak berdinak direla kritikatu du EAJk
Batak zein besteak ez dituztela "[Espainiako] Konstituzioaren espiritua eta espetxe legea" bete azpimarratu du Iñigo Urkullu jeltzaleen zuzendaritzako bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu