Eduardo Antonio Puelles Garcia Espainiako Polizia inspektorearen sendiak gaurko elkarretaratze isila antolatu du, haren omenez. Bilbon egingo dute, Peña auzoko Ibai Eder parkean, 19:45ean. Ondoren, Puelles zenaren aldeko elikizuna izango da, auzo berean.
ETAk hil zuen polizia, ostiralean, Arrigorriagan (Bizkaia), auto azpian jarritako bonba zartarazita.
Larunbatean milaka lagunek manifestazioa egin zuten Bilbon, ETAren aurka, Eusko Jaurlaritzak deituta. Lehenago hainbat eta hainbat tokitan elkarretaratzeak egin zituzten. Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak zioen eskura dituen baliabide denak erabiliko dituela "ETA garaitzeko". Eusko Legebiltzarrak astelehenean omenaldia egin zion Puellesi.
Politika
Puelles zenaren familiak elkarretaratzea deitu du gaurko
Bilbon egingo dute ekimena, Peña auzoko Ibai Eder parkean, 19:45etik aurrera. Ondoren, elizkizuna izango da, auzo berean. ETAk hil zuen Espainiako polizia, barikuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu