Euskal presoak

Puerto de Santa Mariako espetxera joaten den autobusari eraso diote, bi astez jarraian

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, joan den asteburuan Andaluziako kartzela horretara presoen senide eta lagunak zeramatzan autobusari margoa bota zioten. Duela hiru aste hiru gurpil pitzatu zizkioten.

2009ko otsailaren 5a
19:33
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, joan den asteburuan Puerto de Santa Mariako kartzelara (Andaluzia, Espainia) presoen senide eta lagunak bisitak egitera zeramatzan autobusari margoa bota zioten. AAMren esanetan, bi astez jarraian jasandako bigarren erasoa izan da; aurrekoan, duela hiru aste, hiru gurpil pitzatu zizkioten autobusari. Ez dituzte erasoen egileak identifikatu.

Epaitegian salaketak jarri dituztela azaldu du AAMk. Horrez gain, azken hiru asteotan Guardia Zibilak presoen senide eta lagunak eramateko autobusak errepide kontroletan gelditu dituela ezagutzera eman du.

Errepide kontrolak eta "jazarpena"

Euskal presoen senideek eraso horiek salatzeaz gain,"Guardia Zibilaren jazarpena etengabekoa" dela ere ezagutarazi dute. "Azken hiru asteetan kontrolak pairatu dituzte. Batzuk lasaiak izan diren arren, duela bi astekoa gogorra izan zen", AAMren oharrak dioenez. "Gaueko hamaiketan autobusetik irtenarazi zituzten, autobusa miatzeko. Umeak ere baziren autobusean, eta beldurra eta hotza pasa zuten".

Senideek adierazi dutenez, "[presoen] sakabanaketaren ondorioz asteburu guzietan Puertoraino jaistea gogorra bada, honek [jazarpenak] gehiago zailtzen" du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.