Erreakzio andana eragin du Katalunian Jordi Pujolek dirua legez kanpo gorde duela aitortu izanak. Hitz egiten lehenengotarikoa Miquel Iceta PSCko idazkari nagusi aizan da. Hura "atsekabetuta" agertu da halako erantzukizuna izan duen pertsonak "halako iruzurra" egin duelako. "Politikagintzan artzen garenok ez gaude beti herritarrek behar eta eskatzen dutenaren mailan".
CDCko bigarrenak, Josep Rullek, eskatu dio Generalitateko presidente ohiari "Convergenciari azalpenak eman behar ote dizkion hausnartzeko". Pujolek justiziari ere azalpenak zor dizkiola nabarmendu du Rullek.
Aldiz, Generalitateko presidente eta CiUko buru Artur Masen iritziz, Pujolen diru kontuek ez dute alderdiarekin zerikusirik, "familiarekin eta esparru pertsonalareki baizik".
ERCko eledun Alfred Boschek, berriz, azalpenak eskatu dizkio Pujoli, baina era berean, zer egin behar duen badakiela berretsi du.