Espainiako Estatuko fiskal nagusi Candido Conde Pumpidok atzo ohartarazi zuen, Fiskaltzarentzat «hutsalak» direla ETAk hurrengo egunetan argitara eman ditzakeen agiri «partzialak», eta, beraz, ezker abertzalearen parte hartze politikoaren aurka lanean jarraituko dutela, «ETAk behin betiko armak utzi arte».
«Ministerio honi balio dion gauza bakarra armak behin betiko uztea da. Gainontzeko guztia, azken batean, hutsala da, zurrumurru hutsak, iritzi batzuk, fiskaltzak existituko ez balira bezala jorratzen dituen gaiak», azaldu zuen Conde Pumpidok.
Fiskal nagusi espainiarrarentzat ETAren alde bakarreko su-eten egiaztagarria, beraz, ez litzateke nahikoa, ezker abertzaleak politikan beste alderdi guztien eskubide berekin parte hartu ahal izateko.
Horrela erantzun zuen datozen udal eta foru hauteskundeetara ezker abertzaleak aurkezteko aukeraz mintzo zela: «Orain arteko irmotasunari eutsiko diogu eta ETAri babesa ematen diotenek politikan parte hartzearen aurkako jarrerari eutsiko diogu, ETAk behin betiko armak uzten ez dituen bitartean, eta terrorismoa erabat eta betiko amaitzen ez den bitartean».
Pumpido: «Ezker abertzalea bozetan egon ez dadin lanean jarraituko dugu»
ETAk «behin betiko» armak utzi arte orain arteko jarrerari eutsiko dio Espainiako Estatuko fiskal nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu