Ibarretxe planaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean

Puntualtasun handiz hasi du Ibarretxek bere agerraldia

Atzerapenik gabe, puntual hasi du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bere plana aurkezteko agerraldia. Aurreikusi bezala, goizeko 10:00etan eman dio saioari hasiera Juan Mari Atutxak Eusko Legebiltzarreko presidenteak, eta berehala hasi da hizketan Ibarretxe. Euskaraz ekin dio lehendakariak han bildutako hirurehun lagun ingururi azalpenak ematen, eta pazientzia eskatu die bertaratutakoei, bere agerraldiak luze joko duela aurreratuz.

2003ko irailaren 26a
13:18
Entzun
75 legebiltzarkideez gain, Euskal Herriko eta Espainiako politikagintzako eragile ugari joan dira Legebiltzarrera. Herritarrak ere asko gerturatu dira, eta kazetariak ere erruz.Guztira, 50 hedabideetako 200 ordezkari daude Ibarretxeren planaren aurkezpena jarraitzen, besteak beste Espainiatik, Frantziatik eta Alemaniatik etorritakoak.

Ondorioz, goizean goizetik nabaritu da mugimendua Eusko Legebiltzarraren bueltan. 9:00etarako bertan ziren politikari gehienak, baina Ibarretxeren agerraldia hasi aurretik kafetegian egon dira gehienak. Juan Mari Atutxa izan da bere eserlekuan esertzen aurrena, hamarrak hamar gutxi inguruan, eta bere atzetik eseri dira gainerakoak, pixkanaka-pixkanaka.

"Eusko Legebiltzarrean azken 20 urteotan egin den saiorik garrantzitsuena" dela esanez hasi du agerraldia Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.