M-27. Hauteskundeen ondorena. Nafarroa

Purasek azpimarratu du Nafarroan hartuko dutela gobernu hitzarmenei buruzko erabakia, ez Madrilen

PSNko batzorde eragilea 17:00etan bilduko da, UPNk eta Nafarroa Baik egindako eskaintzen inguruan hausnarketa egiteko. Purasek dio bileratik ez dela aparteko berririk aterako.

2007ko ekainaren 1a
17:24
Entzun
Nafarroako Gobernua osatzeko PSNk jaso dituen eskaintzen inguruan gogoeta egin asmoz, gaur 17:00etan bilduko da alderdiko batzorde eragilea. Fernando Puras lehendakarigaiaren hitzetan, “PSOEren ikuspegia aintzat hartuko daa, baina PSNk hartuko du erabakia, Nafarroan".

PSNk eta Nafarroa Baik gobernua osatzearen inguruan PSOEk ustez kontrako jarrera hartu duela dioten iritziak ukatu ditu Purasek. “Nafarroako alderdi politikoen arteko bilerak izan dira. Hori da dagoena. Gainontzekoak zurrumurrruak dira”.

Alderdiak gaur egingo duen hausnarketatik aparteko berririk ez dela espero behar esan du. “Nafarroako etorkizuna ukitzen duen eginkizunak behar besteko denbora izan behar du”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.