Ezusterik ezean, UPNk jarraituko du Nafarroako Gobernuan agintean, PSNren laguntza zuzenarekin edo honen abstentzioarekin. Nola da erabakitzeko falta dena, Fernando Puras PSNren parlamentarioak berak gaur esan duen bezala. "UPN lehendakaritzara nola eraman zer formula erabili ez dugu erabaki oraindik".
Horretarako, "lehendabizi alderdiari pultsua" hartu nahi diotela adierazi du Purasek, "egoera berri honetan zer egin dezakegun ikusteko". Militantziarekin eta herrietako batzordeetako zuzendariekin bilerak egingo dituzte, Nafarroa Bairekin eta NEBekin "akordioa zergatik lortu ez den azaltzeko".
PSNk "beti Nafarroaren gobernagarritasuna era batera edo bestera bermatu" izan duela dio, "eta orain, bistan da, seriotasun eta erantzukizun berarekin helduko diogu gaiari".
Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidenteak abuztuaren 18a arteko epea eman die Parlamentuko alderdiei lehendakaria hautatzeko. Bestela, hauteskunde berriak egingo lituzkete.
Politika
Purasek dio PSNk oraindik ez duela erabaki "UPN nola eraman lehendakaritzara"
"Lehendabizi alderdiari pultsua" hartu nahi diotela adierazi du Nafarroako parlamentario sozialistak, "egoera berri honetan zer egin dezakegun ikusteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu