Putzu batean bainua hartzen ari zela zendu da gazte bat
ZEANURI. 24 urteko gazte bat zendu zen atzo Zeanurin (Bizkaia), Undurragako urtegitik gertu dagoen putzu batean bainua hartzen ari zela. Ertzaintzak jakinarazi duenez, senide batek eman zien abisua. Gaztea bainua hartzera joan zen, eta zen azaldu. Ertzaintzako bi urpekari bertaratu, eta gaztearen bila hasi ziren. Handik gutxira aurkitu zuten, baina ordurako hilda zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu