Quiroga izendatu dute Coprepako presidente
GASTEIZ. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakaria Coprepako presidente aukeratu dute. Biltzar horretan, Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetako parlamentuetako lehendakariak elkartzen dira. Quirogak azaldu duenez, legebiltzarrak gizarteari helarazi nahi dio «konponbidearen indartzaileak» direla. Era berean, garrantzitsutzat jo du autonomia erkidegoen koordinazioa hobetzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu