Euskal Autonomia Erkidegoko PPko presidente Arantza Quirogak alderdiaren egoeraren inguruan hitz egin du besteak beste, larunbatean presidente karguan berretsi eta gero. Urte luzez PPko presidente batek jasotako babesik apalena eskuratu zuen bertan Quirogak.
EAEko PPren zuzendaritzak hartutako erabaki ugari "errezeloz" ikusi dituztenak "batzeko" nahia azaldu du Quirogak, eta beharrezkotzat jo du alderdian "aldaketak" egitea. Horren harira, nabarmendu du Araban PP "indartsu" dagoela baina Bizkaian eta Gipuzkoan "pizgarri" bat behar duela.
Bestalde, herritarrek "edozertaz" hitz egiteko gai den eta "erantzunak" ematen dituen alderdi bat nahi dutela esan du Quirogak. "Lehenago edo beranduago" EAE "Kataluniaren antzeko egoera batean" egongo dela ohartarazi du, eta gaineratu horren aurrean aukera "moderatu" bat eskaintzen jakin behar duela PPk.
ETAri "ez duen bizitza eta nazioarteko babesa" ez emateko eskatu dio Quirogak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, eta negargarritzat jo du ETAk armagabetzerantz eginiko urratsa.