Jaurlaritza

"Quirogaren erabakia atzerapausoa da"

2015eko urriaren 7a
17:56
Entzun

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du "atzerapausoa" dela Arantza Quiroga PPko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presidenteak elkarbizitzaz jarduteko proposatutako lantaldea erretiratu izana.

"Elkarrizketari atea ixtea" da Quirogaren erabakia, Erkorekaren esanetan: "Gaur atzo baino okerrago gaude, elkarrizketari atea itxi zaiolako. Alderdien arteko elkarrizketa indartzeko aukera antzematen zen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.