Komunikabideak

Radio Euskadin ezker abertzaleari hitza galarazten zaiola salatu du Goirizelaiak

Arnaldo Otegiren defentsari buruz zenbait zehaztapen egiteko deitu du, eta zuzenean sartzen utzi diotela baliatu du bere kexa agertzeko. Azkenaldian EITBko langile eta zuzendaritzaren artean hainbat tirabira gertatu dira lerro politikoagatik.

2010eko azaroaren 5a
15:40
Entzun
Radio Euskadiko goizeko saio nagusian egin du salaketa Jone Goirizelaia ezker abertzaleko kide eta Arnaldo Otegiren abokatuak. Hain zuzen ere, Otegiren auziari buruz ari ziren Bloulevard saioko solasaldian, eta han defentsa lerroari buruz esan diren zenbait gauza ez direla zuzenak salatzeko deitu du Goirizelaiak. Zuzenean sartzen utzi diote, eta aukera hori baliatu du Radio Euskadin ezker abertzaleari hitza debekatzen zaiola salatzeko.

Goirizelaiak agertu duenez, irrati publiko horretan ez dituzte ezker abertzaleko kide kualifikatuak elkarrizketatzen, eta, halaber, ez dituzte solasaldietara gonbidatzen. Aitzitik, ezker abertzaleari buruz etengabe hitz egiten dutela adierazi du, eta, ondorioz, egoera are eta larriagoa dela.

Azkenaldian EITBko langileek behin baino gehiagotan salatu dute zuzendaritzak ildo politiko estuak ezarri dituela, kazetaritzaren praktikaren kontra doazenak. Elkarretaratzeak eta kexa adierazpen publikoak ere egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.