ETAren su-etena/Erreakzioak

Rafa Diez: “Euskal gizarteak izan behar du prozesua blindatzeko eragile nagusia”

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak gaur ziurtatu duenez, ETAren erabakiaren hartzaile nagusia “euskal gizartea bera da”. Horregatik, Diezen hitzetan “tsunami soziala abiatzeko garaia da irtenbide politiko eta demokratikoen alde”. Zabaldutako “aukera politikoa bideratzeako” sortu behar da tsunamia.

2006ko martxoaren 23a
16:59
Entzun
Bakea “herritar guztien eskubideak bermatuz, euskal herritarrei hitza eta erabakia errespetatuz”eraiki behar da, LABeko idazkari nagusiaren arabera. Uste du ETAren erabakia “ekarpen handia” izan daitekeela “bakea eta irtenbide demokratikoak eraikitzeko prozesuan”.

LABeko batzorde eragileko kideekin batera egin du agerraldia Diezek. Azaldu dutenez, bakea eta behin betiko su-etena ez dira gauza bera. “Herritarren borondatea errespetatzea da bakea” eta Diezen hitzetan, ETAk ekarpen handia egin du “behin betiko bakea lortzeko bidean”. Azaldu duenez, Euskal Herriari dagozkion “eskubideen aldeko borroka luze bat eman delako” ailegatu da une hau. “Euskal Herriko sektore askok, ezker abertzaleak batik bat horren alde borroka egin duelako”.

Gakoa

LABeko idazkariak galdera bat luzatu die Espainiako eta Frantziako Gobernuei: “Zein izango da Espainiako eta Frantziako gobernuek testuinguru berri honetan egingo duten ekarpen objektibo eta erreala?” Diezen aburuz “hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da”. Bi Gobernuek erantzukizun handia dutela azpimarratu du.

Prozesu demokratikoaren giltza bazterrezina dela uste du Diezek: “Euskal herritarren hitza eta erabakia errespetatzeko prest” egotea hain zuzen. LABen ustez elkarrizketa prozesua gako horren gainean jarri behar da martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.