Rafa Diez gaur Martin Ugalde Foroan

LABeko idazkari nagusiaren hitzaldia 19:00etan hasiko da, Andoainen. Bi aste barru utziko dio kargu horri Diezek. BERRIA.INFOk zuzenean emango du.

2008ko maiatzaren 8a
20:04
Entzun
Rafa Diez LABeko idazkari nagusia izango da gaur hizlari Martin Ugalde Foroan, Andoainen (Gipuzkoa), Kultur Parkean. 19:00etan hasiko da hitzaldia, Sindikalgintza abertzalea eta aldaketa politiko soziala lelopean. Ekitaldia irekia izango da, ohi bezala.

Aurten utziko dio Diezek LABeko idazkari nagusi izateari. Maiatzaren 22an eta 23an egingo du sindikatuak VII. Kongresua, Barakaldon (Bizkaia), BEC erakustazokan, eta zuzendaritzak Ainhoa Etxaide proposatuko du haren ordezkoa izateko.

Diezek hamasei urte egin ditu LABeko koordinatzaile edo idazkari nagusi gisa, eta 27 zuzendaritzan. Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jaio zen, 1956an, eta sindikalgintzaz gainera, politikan ezker abertzalearen erreferente izan da. HBko Gipuzkoako batzarkide aukeratu zuten 1983an. Gasteizko legebiltzarkide izan zen 1984 eta 1987ko legegintzaldietan. 1990ean Madrilen hartu zuen parlamentario kargua, Iñaki Esnaolaren ordez. 1998 arte izan zen bertako legebiltzarkide. Orduan aukeratu zuten, berriro, Gasteizko legebiltzarkide, EHtik.

Martin Ugalde Foroan aurrekoa hitz egiten Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria izan zen, apirilaren 3an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.