Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari nagusiak duela 30 urte, trantsizio garaian, ezarri zen marko juridiko eta politikoak “goia jo” duela eta “egiturazko aldaketak” behar dituela ohartarazi du, Iruñean egindako sindikatuaren delegatuen biltzarrean.
Diezen arabera, beste oinarri batzuk ezarri behar dira aldaketa bultzatzeko. Horren inguruan, LABek “Nafarroa eta Euskal Herri osoko aldaketa politiko eta soziala lortzeko paper garrantzitsua” beteko duela ohartarazi du.
Honen harira, bake prozesua “hautsita”dagoela adierazi du, baina arazo politikoa zein den kokatuta dagoela: hain zuzen ere, “aldaketaren izaera eta edukiak” direla azpimarratu du.
Iruñean egin ditu adierazpen horiek LABeko idazkari nagusiak, 400 bat ordezkari sindikal eta jarraitzailerekin egin duten ekitaldian.
Rafa Diezek orain dela 30 urte ezarri zen marko juridiko eta politikoak “egiturazko aldaketak” behar dituela nabarmendu du
“Arazo politikoa aldaketa horren izaera eta edukiak dira”, erantsi du. Iruñean ekitaldia egin du LABek, 400 bat ordezkari eta sindikatuaren jarraitzailerekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu