Alberto Ruiz Gallardonen ordezkoa nor izango den iragarri du Espainiako Gobernuak: Rafael Catala izango da Justizia ministroa.
Sustapen Ministeriotik pasatuko da Justizia Ministeriora Catala. Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu idazkaria da; Ana Pastor ministroaren bigarrena, beraz. Ikasketaz abokatua da.
Espainiako Gobernuan esperientzia handia du Catalak. 1988tik aurrera egon da gobernuan. Osasun Ministerioan, Justizian, Hezkuntzan, Ogasunean...
Corellan (Nafarroa) jaioa da eta 52 urte ditu.