Konponbideari begira

Rajoy: "Inor ez dago zorretan ETArekin, eta irtenbide bakarra desegitea du"

Horrela erantzun dio Espainiako presidenteak Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuari, horrek bakea lortzeko ahaleginean inplikatzeko prest dagoen galdetuta.

2013ko otsailaren 27a
10:15
Entzun

"Kontua bestea ulertzea da. Ez ezazu aukera hau gal", esan dio Errekondok gaur goizean Kongresuan Rajoyri, "Espainiako Gobernua urtebete geldirik egon ostean". Rajoyk, baina, erantzun du ez duela onartuko akatsak guztiek egin dituztela barneratzen duen mezurik, barkamena guztiek eskatu behar dutela eta, ondorioz, akordioa bilatu behar dutela barneratzen duen mezurik.

"Euren krimenak ahazteari esaten badiozu bakea, arrazoia eurei ematea eta euren zorra murriztu eta biktimen mina ahaztea, ez da posible izango. Edo indarkeriaren aldean zaude, edo Justiziaren aldean zaude", adierazi du Rajoyk. Gaineratu du Espainiako presidenteak ezin duela onartu "prezio gehigarri bat ordaintzea" ETA desegitearen truke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.