ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

Rajoy: "Nafarroa foral eta espainiar batean sinesten dut"

Iruñean izan da Espainiako Gobernuko presidentea, PP eta UPNren hautagaitzaren kanpaina ekitaldi batean.

Mariano Rajoy, erdian, PPren eta UPNren hautagaitzaren ekitaldian. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 9a
07:13
Entzun

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen kanpainan, Iruñean izan da Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Estatu osoan aurkezten diren alderdietako hautagaien artean Nafarroan izango den bakarra da Rajoy, eta hori gogorarazi du ekitaldian: "Nafarroara nator axola didalako, eta nafar guztien esanetara nago". Nabarmendu du Nafarroa "foral eta espainiar" batean sinesten duela, eta "bere bandera, Itun Ekonomiko, industria eta azpiegiturekin" konprometituta dagoela.

PP eta UPN elkarrekin aurkeztuko dira bozetara, eta hori "oso albiste ona"  dela azpimarratu du Rajoyk. Espainiaren batasuna defendatu du, eta agindu bera presidente den artean burujabetza "espainiar guztien esku" egongo dela. Ondoren, erantsi du: "Zuek erabakiko duzue Nafarroa eta Espainia izango dena".

Azken lau urteotan gobernuak eginiko lana goretsi du, eta "errezeta sozialistetara itzuli edo esperimentuak egitearen" arriskuaz ohartarazi du: "Funtzionatu duten politika ekonomikoei eutsi behar zaie".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.