POLITIKA

Rajoy: "Ni presidente naizen artean independentziarik ez da izango Espainiako ezein lurraldetan"

Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, ez dago "arrazoirik" espetxe legeria aldatzeko.

Mariano Rajoy, atzoko elkarrizketan. JUANJO MARTIN, EFE
2014ko urtarrilaren 21a
13:41
Entzun

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea elkarrizketatu dute Antena3 Espainiako telebista katean, eta, besteak beste, euskal gatazka, Kataluniako prozesu subiranista, egoera ekonomikoa eta abortuaren legea izan ditu hizpide.

Espetxe legeriaz galdetuta, Rajoyk esan du ez duela "arrazoirik" ikusten hura aldatzeko, eta gai horretan bere jarrera "betikoa" dela azaldu du: "ETA erakunde terrorista da, eta hala den bitartean, haren kontra egingo du [gobernuak]". Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaz emandako ebazpena ez duela gustuko adierazi du, eta gaineratu ebazpen hori bete beste aukerarik ez zegoela.

Kataluniari erreferentzia eginez, Rajoyk agindu du Espainiako Gobernuko presidente den artean ez dela independentziarik izango "Espainiako ezein lurraldetan", eta, xehetasunik eman gabe, esan du PPren gobernuak plan bat duela Kataluniako prozesu subiranistari aurre egiteko: "Ez da komeni gertakariak iragartzea. Bermatzen dudana da gobernuko presidenteak legea beteko eta betearaziko duela". Nolanahi ere, hitzeman zuen independentzia erreferendumik ez dela egingo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.