Politika

Rajoy: "Oroimenezko zentroak egia historikoa ezarriko du; Justiziaren kontakizuna eskainiko du"

Gasteizko Biktimen Oroimenezko Zentroaren lanen hasiera ekitaldian parte hartu du Rajoyk. Bertan izan da Urkullu lehendakaria ere, eta elkarlanerako deia egin dio Espainiako gobernuburuari.

Oihu eta txistu artean hartu dute Rajoy, Gasteizen. ARGAZKI PRESS
edurne begiristain
2015eko martxoaren 24a
09:12
Entzun

Gasteizen da gaur Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua, "terrorismoaren biktimen" memoriaren zentroaren lanei hasiera emateko ekitaldian. Biktimen Oroimenezko Zentroaren balioa goraipatu du egindako hitzaldian Rajoyk. "Oroimenezko zentroak egia historikoa ezarriko du; Justiziaren kontakizuna eskainiko du".

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere ekitaldian izan da. Lehendakariak elkarlanerako deia egin dio Rajoyri: "Bake eta bizikidetzarako estatu itun bat beharrezkoa da, bizikidetza beharrezkoa delako".

Espainiako Bankuak hiriburuan duen eraikin zaharrean egingo dute Biktimen Oroimenezko Zentroa, duela urtebete Espainiako Gobernuak eta Gasteizko Udalak hitzartu zutenez. Zentro berria legealdia amaitu aurretik martxan jartzeko asmoa du PPren gobernuak, eta lan horiei hasiera emango diete gaurtik aurrera.

Protesta artean hasiko dira zentro berriaren lanak. Izan ere, biktima guztiak ez dituela aintzat hartuko salatzeko, bilkura egin dute Posta plazan, Martxoaren 3ko biktimen elkarteak eta Argentinako Kereilaren Aldeko Plataformak deituta. Alde hemendik! oihu artean hartu dituzte ekitaldira bildutako ordezkariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.