Rajoyk aitortu du agirietako dena ez dela gezurra

2013ko otsailaren 4a
17:30
Entzun

Larunbateko bera esan du gaur Mariano Rajoy Espainiako gobernunuruak PPren ustezko ustelkeriaz: "Faltsua da dena". Larunbatean Madrilen mintzatu zen, PPko zuzendaritzako kideen aitzinean; gaur Berlinen, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra ondoan zuela. "Dena faltsua" dela berretsi arren, aitortu du badela egiarik. Ez du zehaztu zer den benetakoa.

El Pais egunkariak lehengo astean Barcenas auzian argitaratutako agiri batzuen arabera, ezkutuko ordainketen bidez 11 urtez segidan 25.200 euro jaso zituzten Rajoyk eta PPko buruek.

Egoera zailean da Rajoy, baina esan du gaindituko duela, gobernuan segitzeko "gogoa, ilusioa, indarra, adorea eta erabakitasuna" dituela azaldu baitu Alemaniako agerraldian.

PP ekinbide judizialak hasi edo ez aztertzen ari dela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.