euskal presoak

Rajoyk dio "fabore handi bat" egiten zaiela presoei sakabanaketarekin

EAJk Espainiako Senatuan egindako galdera bati erantzun dio Espainiako gobernuburuak.

Mariano Rajoy, gaur, Senatuan. JUANJO MARTIN / EFE
2014ko azaroaren 25a
21:43
Entzun

Rajoyren arabera, sakabanaketa politika "oinarrizkoa" da ETAko presoak gizarteratzeko; uste du horrela "fabore handi bat" egiten dietela, ETArekin "behin betiko apurtzeko". "Sakabanaketa ona da gizarteratzeko", esan du. Gizarteratzeko hartu asmo dituen neurrien gainean galdetu dio Jokin Bildarratzek (EAJ) Senatuan, eta Rajoyk berretsi du orain arteko espetxe politikarekin jarraituko duela gobernuak.

Bildarratzentzat, baina, ETAk jardun armatua behin betiko utziko zuela iragartzea "nahikoa arrazoi" bada salbuespen legedia bertan behera uzteko. "Orain ETA likidazio fasean dagoela, gizarteratze politikak desagertu egiten dira".

Horrekin batera, Bildarratzek salatu du Langraiz bidea hartu zuten presoak —Zaballako espetxera lekualdatu zituzten gehienak— "guztiz utzita" daudela. Rajoy ez da bat etorri haren baieztapenekin, eta, horrez gain, gogoratu du ezarritako baldintzak betetzea onartu zutela, erakundearekin apurtu eta erantzukizunei aurre eginez: "Pertsona horiek gai izan baziren, gainerako %100 ere gai dira. Nahi ez duten batzuk daude, eta beste batzuek ez dute erakundearekin aurrez aurre jarri". Gaineratu du "presoen eta haien senideen etsairik handiena ETA" dela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.