Rajoyk esan du akordiorako aukerarik ez dagoela «ETA desegin ezean»

2015eko apirilaren 29a
00:00
Entzun
MADRIL. Jaurlaritzaren eta Madrilgo gobernuaren arteko hartu-emanei buruz legealdian egindako lanaz balorazioa eskatu dio EAJk Rajoyri Espainiako Senatuan. Rajoyk esan du ETA ez bada desegiten ez dagoela akordiorako aukerarik: «Terrorismoaren aurka borrokatzea eta eraginkorrak izatea dagokigu». EAJk egotzi dio Rajoyri jarrera ezin itxiago batean gotortu izana eta gero eta gehiago urrundu izana ez zaizkiolako «ezberdintasuna eta pluraltasuna gustatzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.