Rajoyk gaur esan du ez duela estatua zentralizatu nahi baina "erreformak" egin nahi dituela

2013ko otsailaren 13a
14:24
Entzun

Aitor Esteban EAJko parlamentariari erantzunez, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak esan du gaur Kongresuan bere asmoa ez dela estatua berriro zentralizatzea, baina garbi utzi du "erreformak" egin nahi dituela. Gainera, Eusko Jaurlaritzarekin hitz egiteko prestutasuna agertu du.

Estebanek kezka agertu du Espainiako Gobernuaren hainbat ekimenek duten zentralizazio asmoagatik. Prest agertu da gobernuarekin hitz egiteko, baina eskumenen defentsan aterako dela ohartarazi du. "Krisi ekonomikoa eskumenen egitura aldatzeko aitzakia ez dadila izan eskatu du.

Autodeterminazioari buruzko egitasmoa atzera bota du PPk

PPk Espainiako Kongresuko mahaian duen ordezkaritzak, atzo, ez zuen tramiterako onartu ere egin Amaiurrek, ERCk eta BNGk autodeterminazio eskubidea legez arautzeko egindako proposamena. PSOEk eta CiUk babestu zuten; PPren ustez, konstituzioaren kontrakoa da.

Amaiurrek esan du hori ebaztea ez dagokiola mahaiari. Gaur emango dituzte azalpenak.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.