Rajoyrekin bildu dela baieztatu, eta galdeketan ez duela atzera egin esan du Masek

2013ko irailaren 6a
11:33
Entzun

Kataluniako Gobernuko presidente Artur Mas Dant Vicenç dels Horts herrian izan da gaur goizean, eta bertan baieztatu du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin kontaktu "publiko eta pribatuak" izan dituela.

Gaur Ara egunkariak argitaratu duenez, abuztuaren 29an batzartu ziren Mas eta Rajoy, erreferendum baten inguruan eztabaidatzeko. Bien arteko jarrerak oso urrun badaude ere, Rajoyren gobernuaren aldetik tonu aldaketa antzeman zuen Masek, kazetaren arabera.

Halaber, Masek azaldu du ez duela "milimetro bat ere" atzera egin Kataluniako estatus politikoaz erreferendum bat  2014an egiteko asmoan. "Hitz hauekin zalantzak uxatu nahi ditut, ez baita milimetro bat ere atzera egingo", azaldu du, eta gaineratu: "Kontsulta 2014an egingo da, marko legal bat topatzen badugu betiere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.