Biktimak

Ramon Diazi omenaldia egin diote ETAk hil zuenetik 15 urte bete direnean

Itsas Komandantziako sukaldariaren omenaldian izan dira Eneko Goia Donostiako alkatea, Ernesto Gasco alkateordea eta Josu Ruiz eta Amaia Almirall EH Bilduko zinegotziak.

2016ko urtarrilaren 26a
15:30
Entzun

Duela 15 urte ETAk hil zuenez geroztik, familiakoek eta lagunek urtero egiten diote omenaldia Ramon Diaz itsas komandantziako sukaldariari. Loiolatarra kirol elkarteak antolatzen duen ekitaldia aurten ere egin dute; argazki bat jarri dute, hiru lore sorta eta kandela batzuk. Donostiako Aralar kalean hil zuen ETAk Diaz, kotxean bonba jarrita, eta hildako toki berean oroitu dute, gaur, gertatuakoa.

Gaurko omenaldian, senitarteko eta lagunak ez ezik Donostiako Udaleko ordezkariak ere izan dira: Eneko Goia alkatea, Ernesto Gasco alkateordea eta Josu Ruiz eta Amaia Almirall EH Bilduko zinegoitziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.