Ramon Irizar hil da, testu sakratu askoren itzultzailea
DONOSTIA. 64 urte zituela, Ramon Irizar itzultzailea hil da Donostian. Elizen Arteko Bibilia, eta, oro har, testu sakratuak euskaratzen lan handia egin zuen. Lehendabiziko agiria itzultzeko prozesu luze batean murgildu zen; 1978an abiatu eta 1994an osatu zuen. Testu sakratuak itzultzeko orduan fundamentalismoa albora uzteko deia egiten zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu