poliTIKA

Ramon Jauregi: "Gobernuak ezin du albo batera utzi Batasunan gertatzen ari dena"

Espainiako Presidentzia ministroaren ustez, "absurdua eta arduragabekeria litzateke hori ukatzea".

2010eko urriaren 23a
12:33
Entzun
Ezker abertzaleak urratsak egin dituela onartu zuen asteazkenean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak, eta zioen pauso horiek ez direla "alferrik" izango, eta gaur Ramon Jauregi Presidentzia ministroak ildo beretik hitz egin du. "Gobernuak ezin ditu albo batera utzi Batasunan gertatzen ari diren gauzak", esan du Espainiako Gobernuko ministro berriak.

"Absurdua eta arduragabekeria litzateke gauzak gertatzen ari dela ukatzea. Ezker abertzaleak eta ETAko sektore garrantzitsu batzuek ondorioztatu dute indarkeriarekin segitzeak kutsatu egiten duela berau hasi zuten arrazoia". Jauregik ez du uste Espainiako legealdi honetan amaituko denik ETA; "behin betiko erabakia behintzat, ez da epe horietan izango"-

ETAri armak behin betiko uzteko eskatu dio, eta erabaki horrek aldebakarrekoa izan behar duela. "Ez dakigu noiz bukatuko den ETA, baina bukaera fasean sartu gara. Zuhurtzia, inteligentzia eta kontsentsu handia beharko ditugu".

Alfredo Perez Rubalcaba gobernuko bozeramaile, lehen presidenteorde eta Barne ministroarekin "bake prozesuari buruzko edozer gaitan zuzeneko harremana" izango duela jakinanazi du Jauregik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.