PSE-EE

Ramon Jauregi: "Nazionalismoek ez dute eraikitzen Europa, deseraikitzen baizik"

Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak agerraldia egin du Europako Batasuneko bozetarako zerrendan lehen postuak betetzen dituztenekin.

Lopez eta Jauregi, gaur. ALFREDO ALDAI, EFE
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2014ko martxoaren 25a
07:41
Entzun

Europaren eredua aldatzeko joan nahi du PSE-EEk Europako hauteskundeetara, Patxi Lopez alderdiko idazkari nagusiak adierazi duenez. Ramon Jauregi, Eider Gardiazabal, Maider Lainez eta Ekain Ricorekin egin du agerraldia Lopezek.

Eskuinari aurre egin beharra aldarrikatu du Lopezek: "Merkatuen Europa edo pertsonen Europa izatea dago jokoan". Egungo ereduari "180 graduko bira" eman behar zaiola adierazi du, eta sozialistak indartsu joango direla helburu horren bila: Europa osoko 27 alderdi sozialista batu dira hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko.

Ramon Jauregi PSE-EEren zerrendaburuak Europaren aldeko apustuaren garrantzia nabarmendu, eta zer nolakoa nahi duen adierazi du, hauteskunde kanpainan erabiliko dituen ildo nagusien berri emanaz.

Politikak ez dituela herritarren arazoak konpontzen esaten dutenei, "politikarik kanpo kaosa dago", erantzun die. Pasibotasunean ez erortzeko deia egin du, horregatik. "Ez dago etorkizunik Europatik kanpo", azaldu du bigarren argudioa: "Europatik kanpo, kaosa dago". "Mundu guztiak izan nahi du gu bezala", ohartarazi du Europaren aldeko apustua indartzeko hirugarren argudio gisa. "Europarik gabe" ongizaterik ez dagoela ere esan du, eta "eurofobikoei" aurrea hartu behar zaiela.

Nazionalismoak ezabatzearen aldeko mezua ere eman du. "Nazionalismoek ez dute Europa eraikitzen, deseraiki baizik". Berdin independentzia nahiek, bere ustez. Hortaz, herriek identitate kontuak alboratu egin behar dituztela adierazi du.

"Europako Estatu Batuak egin nahi ditugu; nik hori nahi dut, horretarako gauza asko atzean utzi beharko badira ere", laburbildu du asmoa Jauregik. "Erronka asko daude aurrean eta jauzi bat egin behar da Eurroparen Estatu Batuak sortzeko. Horretarako subiranotasun guztiek utzi beharko dute zerbait atzean, baina beharrezkoa da munduan norbait izateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.