Ibilbide luzea izan du Ramon Jauregik politikan. 1988tik 1997ra PSE-EEren idazkari nagusi izan zen, eta bitarte horretan, 1987tik 1991ra Jaurlaritzako lehendakariorde aritu zen zen Jose Antonio Ardanza (EAJ) lehendakari zela. Aurretik UGTsindikatuan aritu zen, legebiltzarkide, eta baita Espainiako Gobernuaren ordezkari ere EAEn 1982tk 1987ra —garai hartan hainbat atentatu egin zituen GALek—.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuburu zela, haren ministroetako bat izan zen Jauregi. Espainiako Kongresuan PSOEren bozeramaile ere izan zen, eta 2009az geroztik, Europako Legebiltzarrean ari da. Aurten 70 urte beteko ditu politikari donostiarrak.
"Nire bizitza politikoa amaitu da, eta ez dut hori esateko hau baino momentu hoberik aurkitu", esan du Arriaga Antzokian, ehunka militante sozialistaren aurrean. Alderdiko kideei azken aholku bat eman die: "Jarrai ezazue herriaren bizkarrezur izaten, alderdi baliagarria izaten, akordioak egiten dituena eta eskua luzatuta duena". Eskerrak emanez amaitu du bere hitzaldia, eta txalo zaparrada beroa jaso du erantzun gisara.